Totxori jarritakuak
Ai ai ai ai, osteguna jada! Nik uste gehio naukela oaindik
"bizi-bertxolaritzaren" aldekoa ta ez "zi-bertxolaritzaren" aldekoa.
Bueno, toitzak presaka presaka erditutako bertso xorta (erdi tranpan ze,
Hiztegi errimatuan laguntzakin ein dittut, burua gutxio nekatzeko).
Max-mixed-aren idearekin segitzen dugu behintzat ez? Por lo tanto,
bazemazkiau 10eko txikian eindako bi, ta oain bialtzeizkiat 4ko handian
bat, 6ko txikian beste bat eta doinu berezian beste bat (doinua
kantaukoiat telefonoz).
4ko HANDIA:
Nahiz ta honaino etorri zaren
itxuraz bastante lasai
ez nago ziur emozioai
eusteko izango zaren gai.
6ko TXIKIA:
Handi handia egin da Ramon
Arrizabalaga
Bosgarren hamarkadak
jo dio aldaba
Noraino iritsiko ote da
gelditzen ez bada?
BEREZIA:
Ramon abenturazale
edo Ramon bidaizale
Komiki baten protagonista
problemarik gabe.
Dale Ramon, Ramon dale
denen begietan zaude
Jarraitu beti orain antzera
gazte ta rebelde
Joseba
<< Home