Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/08/29

Olaia

Kaixo ni naiz Olaia
neskatxa bikaina
edertasun asko ta
zeharo liraina
bertsoa egin nahi det
polit ta apaina
nik ere izan nahi det
Oiartzungok haina.

Askotan alai eta
gutxitan serio
triste egote horrek
ez baito balio
Eta nere bihotzak
gaur horrela dio
Gerra izango dezute
Ormaiztegitio

Pozikan sartuko naiz
ni zibertxokora
bertsotan aritzeko
zuekin gustora
Gipuzkoa Bizkaia
eta Nafarrora
Erantzuteko norbait
prestu egongo da.

Nere buruan nola
bertso asko dauden
kantatu nahi nituzke
zuentzat lehen bait lehen
gustora aritzen naiz
kantun han ta hemen
irakasle bikainak
dauzkat Oiartzunen.

Konten utziko al dut
nik hemengo tropa
Horra bertso batzuek
nik gustora bota
egia esan nahiko
iaioa nago ta
Zibertxokoarentzat
nere bertso sorta.

Gutxi baldin badira
zer egingo zaio
Egaña bezain ona
ni ez bait naiz jaio
umil umil joatea
nik askoze nahio
Ondo bizi zaitezte
ta denori aio.

Xilberrek noski