Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/07

Zirkotxokoa

Doinua: Langile baten semea naiz ni (Amaiarena, bertsio laburtuan)

Arratsaldeon ongi etorri
bertsoen txokora
alde handiya egonagatik
Ondarrutik oriora,
denak gabiltza kantari
denak gabiltza gustora,
Bortzirietan eta Goierrin
Badute denbora;
AndoaindikVillabona
Tolosan ibaian gora
lehendakaria ere badoa
Oiartzun Txokora.

Segidillakin ta doinuekin
ez gabiltza oso oker,
halare irakurtzerakoan
ezin asmatu guk, joder!
Batzuk antxume izu ta
bestiak nahikoa aker
batzuk ezagun, besteak lagun
ez bedi inor bazter.
Baina galdera bat badut
mesedez erantzun laster
ezizena ez, izena nahi dut
Zein koño da xilber?

ritxi