Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/06

Hemen nak bueltan

Doñua: Andre txarraren bentajak (Xabier Leten zale amorratu guziyantzat)

Aspaldi hontan Zibertxokua
daukat abandonatua,
besteren bertso batzuk itsatsi
eta horrekin nahikua.
Buruan gauza asko bueltaka
ta gutxi esatekua.
Bazkari horta jun in berko da
ze eaman ber da? Zatua?

Bertso txar ba osatu dut eta
or dijoa bigarrena:
Beste batzuk ere falta dira
inguru hotan barrena.
Nun ote dabil Mikel Ttikiya?
eta nun gure sirena?
Oraintxe duzue azaltzeko
aukerarikan onena.

Arnaitz