Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/01

lo, laro lo la lo....

Doñu: Tapian "konpostelan erromes". Bizkaitxarrak ibili bena gabaz danai egurre emoteko!!! Aupa Lekue ta Estiballes!!!

Aupa ekipo zer moduz
pasa al da ajea? (bis)
astegunean jantzi behar
guk formalen trajeaaaa

lo laro lo la lo la lo.....

Lipusek montatu zuen
kursalean zirkoa (bis)
Bera ta hamaika mago
atsalde magikoaaaa

lo laro lo....

Berasategin erara
afaldu gendun bapo (bis)
eta kupelan ondoan
bazegon jende nahiko

lo laro lo....

Amaia Agirre omen dator
ziberko bazkarira
Aitorrek mugitzen ditun
hariak finak dira

lo laro lo....

Kupel ondoan ez geunden
ziberko kide gitxi
eta hantxe agertu zen
lehendakaria Ritxi

lo laro lo....

Bazkari data jartzeko
ez zegon arazo lar
eguna adostu zen por
aklamasion popular

lo laro lo

Gero ematen diote
gure Juleni kulpa
bestela finak diranik
iñork ezin du uka

lo laro lo....

Julen lasai hartu zazu
aurtengo txapelketa
Bazkarian sparring-ik
ez da faltako eta

lo laro lo....

Menu hori ondo entzunda
nork egingo du uko
apuntatzen ez zaigunai
ai zaio damutuko

lo laro lo...

Ah! han ibili omen zen
hemengo Apalategi
bazkarira etortzeko
harek maila gehiegi

lo laro lo...

Donostin ere egin leike
ene, ene gaupasa
nibela zeozelakoa
bañe oye ke pasa?

lo laro lo...

Astelenin goxo goxo
egon nintzen ni lotan
beti ondo egoten da ta
ai kantauriko kostan

lo laro lo

Ajea pasatu ondoren
han zain neukan Isaba
Berriz pilak kargatzeko
"fondo" oso ona da

lo laro lo...

Eskiatzen neu bakarrik
kantatuz lere lere..
Han ez zegoen iñortxo
ez ta txoririk ere

lo laro lo....

Atzo zibilizaziora
egin beharra buelta
eta ziberra han zegon
segidillaz beteta

lo laro lo...

Bueno amaitzera noa
hauxera hauxe txapa
burukomina baduzu
ai laguna zuk barka!!!!

lo laro lo la lo la lo lo laro lo la lo la lo.................

bueno ba, hoixe, ni apuntaten na bazkatxa. Zuk Julen, ondo pentsa ze txapelketan aurten aukerak ikustetsut, eh???? Hori bai, entrenamentu bir bozu hor dan bertsolai kuadrilliaz entrena zeinke aspertu arte!!!! Bueno, dan danoi aste buru on bat eta eongoa!!!!

Rosita