Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/01/09

tetuanetik oi(h)artzuna

Porro bat piztu eta eman dit
kalada luze-luzea
ez dek errexa nahasmen honi
azkar buelta ematea,
milata ehun kilometrotan
handitxoa kontrastea
guretzako erraxegi baita
Marokoraino jaistea
ta bitartean goraka doa
nere ahotikan kea.

Mutil gazte ta sasoikua
ezagutu gendun Otman
bisitatzera jun behar gendun
hara baitzuten eraman,
iritsi eta Salam Alecom
eta guk Alecom Salam,
hamalau egun elkarrekin ta
zeukaten guztia eman
Mikel Laboan txorien gisan
egin balezake egan.

Anthony and the Jonsshons entzuten
pasa genuen barrera
oso gogorra egin zitzaigun
agurra ta igoera,
Burgosen jakin genduen denok
Lesakako gertaera,
egunkariei begiratu ta
etorri ginen behera
porroa itzali zaiak eta
Otman hator piztutzera.

Ritxi