Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/12/31

Ongi ibili

Bi mila seia bukatua da
zazpia badatorrela
bertsolaritzan bi txapelketa
ai euskaldunen labela
Nafarro aldean Silveira aurretik
Lurren ospatu zun bela
baina al loro puntu erdira
Estitxu hor dagoela
Bizkaian denon malko ujola
zeharkatuaz mazela (lehengo urteko bi txapeldunak...)
Xabik erderaz bere amatxori
eskeinitako txapela
gipuzkoarrak hasi entrenatzen
jada gure txanda dela
jakina da ta hementxe ere
altua dela nibela

Bi mila zazpi atea joka
bi mila seia bukatu
ziztu bizian pasa egin zaigu
hori ezin dut ukatu
memoria eginez gertaera asko
ta ezin denak aipatu
onak ta txarrak behar dira omen
biak nola tartekatu
seguru nago agian zerbait
nahiko genula aldatu
baina guztiak gure bidea
pausorik pauso osatu
urte berria badator eta
ez zazu gehiegi eskatu
ene laguna zaindu zaitez ta
egunez egun gozatu

Maialenen BECeko agurrean erabilitako doinua.

Ta urte berrirako indarrak topera, oso ongi pasa eta URTEBERRI ON denori.

Uxue