Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/12/19

Urte berri on!

Pilota eta bertsoaren topagunea: ZiberTXOKOA. Urtarrilerako entrenatzen hasi karrikako frontoia izerdiz bete behar deu ta. Girotzen joateko to gabon bertsua denontzat, Gipuzkoako Pilota Federazioak elkarte guztiei bidalitakoa. Egilea: Oidui U. Berak aitortu didanez laguntza pixkat behar izan omen du, baino... Ongietorria berari ere zibertxokoaren argitara!!

Euskal Pilota ez dadin geldi
garapenetik aparte,
gizonak eta emakumeak
denok hartzen dugu parte,
pilotari ta pilotazale
epaile eta elkarte,
xisteraz, palaz, xarez ta eskuz
jokoa bihurtuz arte,
Urte Berri On guztioi eta
frontoian ikusi arte.

Salam agur! Uaja-uaja.

Joseba