Bizi naaaa!
Aupa, aupa... nabegetan enabil baiña hemengo barriz, enteraute na, Roxiten modoko sekretarixi eukitxe je,je,je... Ta bertsotan be ezgata aztu! To pare bat
Doiñu: Amets-Maia, "paradisuz-paradisu..."
Zibertxoko aspaldiko
e-mail tartean naiz ito
momentu batez bihurtuko naiz
pixka bat kritiko
Tzolo ze idazkera tipo
barra bi puntu ta kito
kaligrafian gaizki zabiltza
bertsotan polito!
Gaur berriz da ostirala
bukatu da lana hala!
astebetetxo oso bat dut jai
behar den bezala
ta azoka berehala
ta ze azoka petrala
diruak ihes egiten baitit
atera ahala
Horra Bizkaiko txapela
guk plana egin deu bela
bueno Haitzol ta Rosita dabiz
beti(ko) bezela
afaltzera goazela
plana geurea itzela
Ibarrak irabazteko piztu
zazute kandela!
Bueno jente! ondo ondo pasau asteburo luzi hau ta disfrutau! mua,mua
Txikita
<< Home