Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/11/30

bizi gara!!!

Bai bai, Bizkaia aldarrien Aurkene bere bizirik dabil.
Eurten behar gitxi ta internetera bere lantzean behin baño enabil. Hori bai, pare bat bertso dekotez zorionan kontue zala ta asike aupa, hor doaz; lelengoa nire urtegunetako bertsoen erantzuna ta bestea Andoaingo nire morroxkoantzat.

Hogeita danak, danak nireak
bizi izandako urteak
azkar dihoaz udak neguak
udaberri ta udazkenak
atzera aditzu, bizitakoak
benetan galdu ezinak
datozenak be ongi etorri
biziko ditugu denak

Ai ama zer da begi ondoan
dadukazun ximurdura
argi ikusten da urteak zuri
pasau dizuten faktura
gaurko egunez hogeitazortzi
ai Jox zelau kalentura
zorionak hi ta mantenduzak
orain arteko frexkura

Ta gaurkoz nehikoa, hurrungoan geitxuau, hori bai, afarireko ni bere puntetan naz. Pa.

Aurkene