Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/11/17

Joseba, joseba...

Hementxe gaudek, Ritxi Rikardo ta Tzolo tzolifus. IES Elorrietako irakasle gelan gaudek. Denbua aurrea omen tziak... pentsa ya urtarrillai beira gaudekela txoko hontan.

Etzekiyeu zenbatian behin sartzen yazen, biño gaur sartuko yazela bai. To:

Doñua: Maialenen "Nik enuen nahi zortzi..."

Urte bat geyago ya
Toma! Otra losa!
Ez jornada konpletoik,
Ez etxe, ez moza.
Nola zoriondu hi,
Nola hartu poza?
Gaña ez omen hator
aurten Marruekosa.
Hasi gattuk zulatzen.
Oparitan: Fosa.

Azalduko yaz geo
zazpi bertsorekin.
Denak punta zorrotzak
hitz guziyak erpiñ.
Hire bertsuk ez dittuk
erosten Eroskin.
Baña gozatu ohi yeu,
nahiz igual ez jakin,
askoze geyo hire
laguntasunakin.

Urte askuan, txapela kaskuan. Ta apuntatzen hasi afari antolaketako komisiyuk: Zibertxo abestuak, afalondorengo bapateko sayua, doñu cd-en ekoizpena, Chef-gourmet-pintxeak, ... Momentuz ideak dia, baino urtarrilla aldin...

Ritxi ta Haitzol.