Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/11/16

Errestua

iep!

doinua:iparragirre abila dela

Neregatik bai, benetan ona
iruditzen zait ideia
lagun artean bapo afaldu
ta ondoren bertso-lehia
larunbatean bada
nere agenda hara:
afarirako libre ia:
hogeitabortza, abenduak bi,
bedetzi do hamaseia

ortziraletan begiratu ta
hor ia zailxeago,... ospa!
baina gogorik baldin badago
ezin digu egin ospa
agendari begira
hamaika tira bira
bi data ta,... ozta ozta!:
azaroaren hogeitalau ta
abenduak hamabosta

ongi segi!!

p.d: i aitzol berriz ere saiatu nauk "responder a todos" emanta baina zure emaila bakarrik azaltzen da. horregatik iritsiko zaizu zuri,...orain badakizu ze egin behar duzun ez? barkatu eragozpenak! a! ta igande hontan, 19an "kontzejupean" oiartzunen, GR8ko finala dago, goizeko 11tan gelditu gara, seguraski 12tan edo izanen da

Julen