Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/11/27

Segunduak segundu?

Aste berri on!!! Euskal Herri aktibo hontan ez da bate errexa asteburuko dozenaka plan posiblin artin aukeratzia. Oaingun asmatu nun ordia! Ikuskizunik ikusgarrina. Zibertxokide baten pedal gañeko apustua.

Oaindik etzakiyeu zer, biño han izan giñuanei zerbatt demostratuiguken. Nik ne buruai galdera pare bat in tzizkat (Nahi battuk erantzun).

Zorionak!! Earra izan huan!!!

Doñua: Laixter jeixteko moduan jarriko dizuedan bat.

Denbora beti aurrera doa
Ez da hoi gure ezbaia.
Minutu eta segundu kontuk
Ez dira ez gaurko gaia.
Unaik ordea ahalik lasterren
zanpa nahi metako raia.
Zein ote dugu segundu hoien
balio ta esanahia? (bis).

Burua fuerte, biyotza bero
ta bi hankak plako plako
Engrasatuak, kate, frenoak.
Ta irteera a plato.
Etapa hura, izan ote zen
beste zeozerren kalko?
Zergatik dittu minutu batek
Unai, hirurogei malko? (bis).

PD: Zikomo kuanbiri Unai, iñ huanak hietzat ta gañekuntzat baliyo dik eta.

PD: Rosita, usteut Joseban urtebetetze datakin nahastu in giñala, ez iruitzen? Nik sentsaziyo hoi dakat.

PD: Afaya dela ta: Nik gayak jarri, Julenek kantatu, ta Rositak txalo jo! Guetto Marroqui plazako soziedadin???

Haitzol