Boikot tenisari
Ieeeuuup danoi! Bazala garaia internetian sartzeko-re... ta ze zaparrada!!
Kostatu zait beti bezela malkuak lehortzea holako bertsoak eskeinita gero.
Diooosss!!!!! (A lo Muñoz) Onenak zeate!!! Ta geo tenixpartida gora ta tenixpartida bera... Hauxe ne proposamena:
Doinua "Begira nago jarria beraz"
Azkenaldian zibertxokoa
ez dago sorpresa faltan
Tenis partida irabazteko
bata bestekin borrokan
Antolatzaile ni omen naiz ta
hori jartzen dut kolokan
Aspaldian nengon lotan (Bis)
Nahiz tenisean aritu naizen
Gasteiz aldean askotan
hobe ez al da tenisa utzi ta
jolas dezagun txokotan!!
Nahi bada eskuz jolas gaitezke
edo bestela a pala
banaka edo baita binaka
erabaki bada hala
Eliminatzen denak bertso bat
bota behar du berehala
Neurria nahi dun bezala (bis)
Orain jendean beharra dugu
hoi izaten da normala
Jendea aspaldi ixilik dago
non da Iñaki Apala?
Joseba
<< Home