Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/12/14

Ni ere bizi naiz

Denbora asko idatzi gabe
espero ez itea poto
beti bezala bizitza bera
ez baitut asmatu loto
baina gaurkoan (atzokoan) behar txiki bat
buru agendan in dut topo
abenduaren hamahirua
gaur ere-hartuko du Topo
besarkada haundi bat zuretzat
zorionak zuri OKOKO.

Eta benetan sinistu denak
nahizta dirudien tongo
Bergaran edo Gasteiz aldean
orain Saio non egongo
batean edo bestean ziur
dagoela oso ondo
gaurkoan ardo goxoarekin
eta tortilatxo onddo
zuretzat ere muxu haundi bat
zorionak BERRAONDO

Bueno, zorionak bioi. Eta besteentzat aspaldiko!!! Irakurtzen jarraitzen
dut, nola ez!!! (Haitzolen mezu batzuk larri irakurtzen baditut ere) Eta ni
ere afarirako prest (agian mezu batekin adierazi beharko da ezta?, ba
biharko).

Uxue