Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/01/07

Aladinon herritik bueltan.

Zibertxokoa

Urte berriyaren zazpigarren egunian gaude. Zazpiya da zenbaki majikuena lehenengo hamarretan. Biño dutxa erdiyan kalentadoriak fallatu dit, ta ur hotzak mala ostiyan jarri nau. Bidaiko arropak labadoran sartu ttut, biño ezto jaboyik. Bihar marra itsusidun kantzontzillukin jon berko da lanea. Realak 2-1 irabazi omen du. Mundu errealak bi, bestiak bat.

Doñua: Zuen eskubita dakazuten, Doñuak sekziyoko "doñua". Hor zapaldu ta "play this file" eman.

Bazen herri bat, zoragarria
beste bat zuna gañean
Bazen mutil bat, mutil koxkor bat
gizon egin zen heiñean,
behetik gora, bizitza billa
joan zena eziñean,
baña ez dakit, nola arrayo
amaitzen dun ipuiñean. (bis)

Gure ipuiñen pertsonajeak
Haitzol, Joseba ta Ixi
Pentsa zazute, Sultan gorena
Zein izango eta... Ritxi.
Baña liburuk nahi baño lehen
egiten zaizkigu itxi
ta bi munduak ezberdintzera
ezin ba ondo iritsi! (bis)

Ez, bi munduak, bi mundu dira,
ezin hori disimula
Aladinoren kodairen harta
zuzendu genun brujula
Berriro hemen, ta desioak
betetzen ez zaizkigula.
Konturatu naiz, realak berriz
bi bat irabazi dula. (bis)

Holaxe ba, 2007yan 7 majikuan sinesten jarraitzen duten asko ezagutu ttugu Aladinon herriyan, ta nei realak partidon bat galtzia bate gaizki elegokela etorri zait bihotzera.

Eutsi Estitxu. Aupa Maialen.

Haitzol