Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/01/14

Urte berri on ZIBERTXOKOA!!

Urte berri on denoi
nator atakean.
Haitzolek hasia du
modu xelebrean.
Gallunbo itsusik ezin
utzi apartean
ta eskolara joaten
da trauma betean...
Zein fijatzen ote da
bere paketean?

Oiartzunen jarri zen
skate-an gainean
klaserako puntual
iritsi nahiean.
Galtzak eroi beharrez
belaunen parean
Barakaldora hortxe
jun zan ezinean
gallunbo itxusiak
jarririk soinean.

Ritxi re etorri haiz
mistiko mistiko
zintzilik utziz hiru
bertso antologiko.
Baina ez dedila izan
hiru hoik ta kito.
Hasi hadi pentsatzen
beste hiru ta piko,
ea porroa ez deken
itzaltzen betiko.

"Mundu errealak bi
bestiak bakarra"
Haitzolek bota zigun
lenguan earra!
Atzo ordia etzun pasa
26ko marra
Andoainek jo zion
ederki adarra.
Gazteleku kanpeon!!
RRARRRARRRRARRRRARRA

*PTz: Ari al zerate entrenatzen ziber-TXOKOrako?

**Hurrengoarentzako gai posible bat: Zertan dago zibertxo-bazkaria?
Iritsiko al dira denontzako platerak?

Joseba