Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/01/30

Julenek ere segidilla bota nahi

ba nik ere segidilla
botatzeko gogo pila
zureak irakurrita
nago ezin sinetsita
mozkortu zinetela,..
kulpa nerea zela?
faltan botatzearena
ui ui ui ui ui ze pena!
gixajuak olakotan
penak ustu sagardotan
eta mozkortzen dira
pena horren arira
ta afari data
jarri eta kaka!
nafarroko txapelketa
laister datorkigu eta
lenengo senifinala
da bazkaria bezala
OTSAILAK HOGEITALAU
kasualidadea hau!
nik 3 an daukat baina
hartu nahiean tamaina
eztakit orain zer egin
ongia nagusi dedin
nere barruko dudan
zer egingo dudan
bazkari elegantea
tripa ederki betea
gustora dago bat baina
txapelketa alajaina
hasten dela Etxarrin
eta gauzak neurrin
afaria izan balitz
eskertuko zen aunitz
hola denak etxarrira
eta gero afarira
iaz Leitzan bezela
bukatu ta bela
afaria ta parranda
izango dugu parada
baina bueno bazkaria
bada zuen guraria
saiatuko naiz joaten
ezta zuzena izaten
ola eskakeatzea
txapelketa luzea
izango da ta hargatik
bazkarira neregatik
joango ninteke utzita
txapelketaren txirrinta
hor nere iritzia
milesker pazientzia
izan duzuelako
agur ta eskerrikasko!

julen