Bertso eguna
iepa! ta aspaldik@k!
Doinua: bederatzikoa
Nahiz donosti aldean
izan zer entzuna
nahiz ta bertso giroa
izan kuttuna
nahiz kursala bihurtu
bertso erresuma
etzen nabarituko
han nere hutsuna.
urteko jarduna
utzi ta...urruna!
jakin nahiko nuna...
kontatu laguna
zer gisa igaro zen
bertso eguna
Ziur izanen zela
nahiko zapalaparta
majiak ere utzi
zuela marka
leitu dut baina hori
nahikoa ez da ta
sagardoak sortuko
zuenez txinparta
etzenuten falta
bertso eta kanta
aukera aparta
ta kezkak aparta
jarriko zenuten ba
afari data?
julen
<< Home