Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/01/26

3 mosketeroak

Doinua: Ruperrren aurreneko diskoan, Hautsi da Anphora-n, Atxagaren letrekin osatutako bertsoena.

Joseba, Haitzol eta
gero berriz Unai,
denak adarra jotzen
denak ernai-ernai,
baina bertsotarako
badiranez bai gai,
kantatu dezatela
Kursalen ere bai!

Joseba hortxe dabil
rarararararara!
errima xelebreak
bilatu beharra,
ta ez al haiz konturatzen
xelebre bakarra
dala Itsasondoko
katutxo makarra!

Haitzol berriz hor dabil
bere bertxistekin,
nahiko lan badiagu
entenditziakin,
gainera jartzen digu
copy leftarekin
ezin deu konponduta
eskuinarekin!

Unai beti bezala
haseran serio
behingoz bi bertso bota
ditula de-dio,
baina zibertxokoko
arauak hau dio
bazkaltzera joateko
sei falta zaizkio.

ritxi