Hemen gaude
Billetiak rinozeronte beltz haundi bat dakate dibujatua. Extingitzea diju portzierto, ne billetik bezela.
Bi kokakola eskatu ttuzte Joseba ta Koldok. Luze luziak ta meharrak dia botillak, masai efektuagatik edo.
Bi detalle dia. Baina itxian ez gaudela ohartzeko nahikuak. Hemen gaude.
Ez guztiz halare. Ikasi berriyak ttugun lau hitzak elkarrekin nahasten ttugu oaindik. Janbo esan ber kaixo esateko ta Habari esan, zemouz.
Ongi hartzen ttuzte gue hitzak halare. Karibu esaten digute, ongi etorri. Ta halaxe sentittu ga oain arte.
Horrei eztut jakitten nola erantzun. Inglesea pasatzen ga ordun. Ke si la bizikleta, ke si Malawi, ... Konbertsaziyoik etzaigu faltako bidai hontan.ke si the bicycle, ke si Malawi... Konbertsaziyoik etzaigu faltako bidai hontan. Ta ni aspertzen nazenin Koldo hor eongo dela re badakit seitzeko.
Etzait arrotza in lur hau. Jendia re ez. Oporretako patxara ta ezinegonan nahasketa hau re ez.
Lau hitz, km batzuk, bi hizketaldi ta eguzkiya fuertetexio sentitzia falta zaigu.
Bai, eun pare bat barru, hemen gaude.
Haitzol
<< Home