Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/06/04

ANIMO !

Zibertxokora sartu eta... flojo xamar gabiltzala , ez?

Rosit , Rosita , Haitzol ta Tzolus
hau da laukote bikaina,
zueri esker zibertxokoak
martxan darraiela baina
beste guztiak ezkutatuak??
eguzkia dagon haina...
eskerrak laino tartetik irriz
datorkigula ekaina
eutsi goiari badator eta
merezitako ordaina !!

Aupa ! batzuek oposaketetarako ikasten , besteak esaminak zuzentzen, besteak udara aurreko lanak txukun bukatuta uzten saiatzen.... ene ! denak buru belarri udara aitzineko azken txanpa
honetan!

Ba horixe, animo ! eta ez gehiegi lan egin , dena tamainan egitea komeni omen da eta...

Besarkada haundi bat denori

Itsaso