Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/04/18

Txanogorritxo´re bertsolari

Kaixo kuadrilla!

Bertsozaletasunaz gain ipuin zaletasuna ere aspalditik daramat nerekin. Oraingoan biak elkartu dira eskutartera iritsi zaiten Roald Dahl idazle galestarrak eta Quentin Blake marrazkilari ezagunak "Errima Errebeldeak" ("Revolting Rhymes") sortutako ipuin bilduman. Errima konplize, sei ipuin klasiko ezagunei buelta edarra ematen zaie.
Hoien artian,Txanogorritxoren bertsio zoragarri hau zuekin konpartitzea bururatu zait (agian norbaitek ezagutzen du jada?). Bukaera aldea bidaltzen dizuet; erritmo bixikoa bera segituan irakurriko dezue. Ea nei aña gustatzen zaizuen ba.

TXANOGORRITXO ETA OTSOA
(...)
Amonaz mozorrotu
zen otso baldarra
-arropa zen irentsi
ez zuen bakarra-,

Soinean berokia,
buruan kapela,
apatxetan zapatak
-a zer pasarela!-.

Gero ile guztiak
jarri apain-apain
eta han gelditu zen
Txanogorriren zain.

Txanogorri heldu zen
poz-pozik saltari
eta begiratuta
amonaordeari:

zer belarri handiak
dituzun, amona!.
Perfektorik ez dago...
otsoaren broma.

A zer nolako begi
handiak dituzun!
Parrandaren ostea...
otsoak erantzun.

Neskari adi-adi
zegoen otsoa:
A zer masail gorriak!
A zer txanotxoa!

Eta pentsatu zuen:
Aldatu da dieta!
Amona sandwicha zen;
hau berriz, txuleta!

Orduan Txanogorrik:
Amona kuttuna,
bai beroki ederra
soinean duzuna.

Ez al duzu ikasi
ipuina, kaikua?
Orain egin behar zen
haginen aipua!

Dena dela berdin dit
edozer esanda,
oraintxe jango zaitut
neska mihi luzanga!

Baina gure neskato
ausartak kolpetik
pistola bat atera
zuen gonapetik.

Eta otso zitala
paretik kentzeko,
daunba! tiro bakarrez
utzi zuen seko.

Handik astebetera,
nahi baduzu jakin,
ni neu topatu nintzen
Txanogorrirekin.

A zer look aldaketa
begira jarririk:
ez zeraman ez txano
ez kapa gorririk.

Orduan esan zidan
ahoan irria:
Hau dut OTSO LARRUZKO
BEROKI BERRIA!

Holako Txanogorritxoak bai ezta neskak? bai mutilak?
Ondo segi...

Ane