Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/03/14

Ne kiniela partikularra

Arratsaldeon! Ibarrekolandan noz, iñorrei interesatzen bazaio. Ne estiluari fin, ebaluaketa billera lautan zelakun etorri ta seitan izaki. Eskerrak txoko hau don, bi ordu asko dia ta kafe bat hartzeko.

- Aupa Ane!! Elizondora alletu aurretik ongietorriya jasota guaz! Hoi da konfiantza ematia hoi! Etxeondora guazela dirui!

- Ta hi...Ongi ai yaz Julen!! Biño ez tit uste oso errealista dukenik. Nik behintzat beste kiniela erabat ezberdiña in diat. Lepua jokatzeko mouko hoitakua. Iya ze iruitzen tzaizuten!

DOÑUA: Gure bazkariko koplena, Hiru-Truku edo Karidadeko Bentana den etzait argi geatu oaindik. Nola nahi re negritaz dona bis-a itteko da.

Nere kiniela hara, finalistena
Elizondo aldean gogo ta sena
zein ote da zuetan lehen-lehena?

Finalista denetan finalistena
bertsotarako soillik ez dauka sena
barrikara hurbiltzen, Xilber lehena!

San Miguel -sin- batekin, noren gutizi?
saltoka hasiko da, ta bizi bizi
Lur-a uzten seguru, Mikel lehenbizi!

Ta Ane gonbidatzen, ez hasi arren!
eztakizu ta denak, zenbat geraden
hobe aldegitea, eta lehenbailehen!

Aspaldian luzatu egin du soka
plazandretua arront neska dago ta
baietz lehenengo kopla, Amaiak bota.

Joseba versus Esti, beretsu dabiltz
juxtu bi kopla edo, juxtuan bi hitz,
kinielan bat edo bi, edo ta exis.

Infernura hau lehen, ta badut kezka
praileak ditu eta, lanez gañezka
egun hortan Ondarrun, mezarik ezta.

Doñu batek buruan, jotzen dio fin
beatzikoaz gain ez, besterik jakin,
lehen potoa baietz Jone zuk egin.

Hango berotasuna, hango orroa
tripan urduritasun ta zomorroa
Amagoiarena da, le(he)n zigarroa.

Buffa jantzi oraintxe, touareg-en gisa
eta buffa erantzi, el frío atiza!
Ainhoak lehendabizi, bere_estriptisa.

Itxaso kantuan fin, Nekane gero!
ezetz desafinatzen, zuek lehenengo
kantuan ni zuekin hasi ezkero!

Hau ziur ta seguru, ta ez da pena!
lehen izan zen eta, izango dena:
Rosita oheratzen baietz azkena!

Ptz1: Ritxi, Joseff, Xabi, Mikel... dexpixtatuta o via mobil abisatu zutela pentsatu ber dut?
Ptz2: Zibermaster! Gaur denbua nin koplak idazteko ta Word-en idatzi dizkit. Ta kopiatzekun gauza arraruak in tzizkiak. Konpontzeik bai?

Haitzol