Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/03/11

naparruko finala

Eneeeee!!!! Ya baakiau zeintzuk ixango rizen aurtengo 8 finalilstak gure Naparru matxin:
Iñigo Olaetxea
Joxe Juan Zubieta "Etxabe"
Xabier Silveira
Erika Lagomaaaaaaaaaaa!!!!!!
Julen Zelaietaaaaaaaaaa!!!!!!
Jon Barberena
Miel Mari Elosegi "Luze"
Bittor Elizagoien

gai-jartzaile: Alaitz Rekondo

Ikusentzule: Amaia Errasti, Jone Arraras, Andoniñe Zubikarai, Amagoia Beitia, Ane Kuesta, Itsaso Etxeberri, Nekane Elu, Ainhoa Aranburu, Esti Alberdi, Haitzol Olaiz, Aitor Etxebeste, Joseba Aizpurua,Rosita Anakabe etaaaaaaaaaa............................................ zein gexa apuntaten da????? Ahal bazue eguasteneako abisa, bale? Eguastenin dakau zitxi Naparruko lehendakaxaz eta enkargu enbitsau!!!Baakiau pare bat aste falta rizena eta bixitxik sorpresa asko emon leikena, bañeeeeee......

doñu: Tapiana:"Konpostelan erromes" Bizkaitxarrana bertso eguneku

Modak alboan utzita
hau ez ta segidilla
kopla luzean hor gatoz
ikusentzule bila

Trolarololalolalo, trolarololalolalo...........

Zoriondu behar dugu
gure Ibon Zaldua
bertsotan behintzat ez zabiz
mutiko hain galdua

Trola......

kuriosak dute beti lez
halabedi klikatu
baina aklarabez edo
ez dute ezer aurrautu

Trola .......

Gaur Berriozarren zegoen
bertsotarako garra
Julio ez pasatzea da
gure pena bakarra

Trola.......

Lurreko final handian
zortzi hoien nibela
pentsatu ta preparatu
ezazue kiniela

Trola........

Izena ematerakoan
duzue hiru aukera
afaria, lua eta
finaleko sarrera

Trola.....

Orduan argi eskatu
zuek nahi duzuena
guk egingo dugu eta
gure eskutan dagoena

Trola.......

Orain formal formal goaz
gu lo lo egitera
bihar Somportera goaz
izerdia botatzeraaaaaaa!!!!!!

Trola.......

Gabooooonnnnnnnn!!!!!!

Amaia eta Rosita