zapatuko geurik baño hobik
Aupa ekipo!
Zelan jun de astelehena, ba? Guri geuri zeozelan, ajin eraginaz ero, telefonikako neska txatxalak pe ixildute ga!!! bueno, hori hurrengun kontakotsuau...
Zapatun elegante danok be, ez ala, apala?
bueno, gu hamen gatoz, betiko morun minuskulan!
Doñu: Hiru Trukune, Karidadeko bentak pe kantaten dabena eta Josebak bazkalostin geu deleitateko ibili bana:
1. Aupa ziberekipo
nola zaudete
astelehen ederra
ai! ke ajete (bis)
ez al duzue burua
matralluz bete
2. Hemen esan behar dugu
hiru lau egi
bertso promesak asko
ta hitz gehiegi
Zapatun non zegoen
Apalategi
3. Bere bertsoarekin
jentea astora
Zapatun nun pasatu
zuen denbora
Amaia ezen agertu
gure zirkora
4. Eta non ote zegon
gure Unai Muñoz
behintzat egin zun deia
gutzat apropos
eta horrekin Unai
parkauta zagoz
5. Ormaiztegi aldetik
bi sirenita
ordu bi terdietan
"Artason" zita
eta lau terdietan
egin bisita
6. Fitxaje berriari
nola ez bota
berari janariak
bape inporta
baiña beste biekin
egin zun ospa
7. Gure Josebak egin
zun ahalegiña
liburuxka ta kopla
ze atsegiña
ez genun uste zenik
halako fiña
8. Ta beste txiki honek
hartu zun kantxa
momentu batez sortu
zenuen saltsa
baiña helduko zaigu
laster rebantxa
9. Arnaitz paparatzia
dugu earra
baiña honek euki zuen
joan beharra
familiaduna bera
omen bakarra
10. Dotore jarri zuen
honek "Artaso"
ta Aitorren ahotik
bertso onak jaso
beti berba goxoak
guk PORSEKASO
11. Dotore egin zuen
berak frantsesez
bertso hizkuntzan ere
hor dabil artez
Julenek ez tu esaten
iñoz bez ezetz
12. Honek ikasi zuen
ongi solfeo
ta demostratu ere
jan eta geo
Estik kantatu zuen
en "stereo"
13. Dorroni ez zitzaiola
gustau zapoa
kuerda hartu zun eta
haize nahikoa
ongi astindu zuen
abanikoa
14. Gure Mungiko damak
entzun ban kantak
bañe ondo hartzen ban
bai bertso latak
begi gorrientzako
onenak kantak
15. Karpeta kamixetaz
"a juego" bera
lehendakaritik pasa
presidentera
orain Gipuzkoanoko
"Rik" gerente da
16. Egun bi pasa ondoren
Mikelek lotan
grazirik ez zen falta
haren ahotan
ederto aritu zen
intermediotan
17. Kontatzen Xabi dugu
oso trebea
lau lau kontatzen badu
abildadea
zapoa harek jan zun
behintzat berea
18.Bertsorik luzeenak
zibertxokoan
bertsoak entzuten ongi
salto autoan
Jone ez gendun entzun
beatzikoan
19. Anttoni eta Antton
hau bikotea
sarrerako bertsoa
elegantea
gehiago botatzeko
hartu tartea
20. E-mailak bidaltzeko
falta errezeta
baiña poltsa beti lez
gauzaz beteta
botika zertarako
barrea dute eta
21. Hogei elkartu giñen
hoitabat doaz
baiña beti lez buelta
eiteko asmoaz
nekaturik gaude ta
lotara goaz
Ala, entendiuten dabenak, ederto; eztabenak.... nun ibili ete zan!!!!! Hurrengo zitxi Elizondon Martzun 24an, danok Julen animatea!!!!!
Amaia ta rosita
<< Home