Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/16

Bertso entzule bi

Doñu: Anttoni Anttoni

Aupa kuadrilla, zer moduz gabiltz?
Ondarru aldetik hemen bi
Mikel ta Ainhoa bazkarirako
Sarrera bila mutur bi
Bertsozaleak bagara ere
Kopletan katedradun bi
Poto eginez lortu nahi dugu
Oiartzunen sarrera bi

Ihaute ihaute
Edo eta haratuzte
Bihotzak hau dio
Ondo pasa ta adio

Perretxikodun entsalada ta
Sagardo botila ugari
Gure artera azaldu arte
Anbotoko gure mari
Txitxarroa ta berdela dugu
Guk zuentzako afari
Ondarruara uda aldean
datorrenarentzat sari

Ihaute ihaute...

Badira batzuk estranjerian
Mozorro luze ta guzti
Epaile baino diruditela
Toga beltz azpiko pizti
Ahari ahuntz ta aker piloa
Sasiarteko gezurti
Izango al gara su handi hori
itzaltzeko bezain azti

Ihaute ihaute...

Kantu dantza ta ihauteria
Bizitzaren gatz ta grazi
Lizunkeriaz goza dezagun
Garizumatik ihesi
Txitximurka ta zimiko ere
Gerrialdealdetikan hasi
Kezkak erantzi ta lotsak utzi
Ta dantzan gaitezen nahasi

Ihaute ihaute...

Orain artean izan duzue
Kuadrila nahiko pazientzi
Muxu haundi bana guztioi eta
gugaz ez zaitezte ahantzi
Kopla bertsoa ezin bereiztu
Kantuan alferrontzi
sarrera gabe geldituz gero
arriolari goraintzi

Bagoaz bagoaz
Erdi serio erdi bromaz
Bihotzak hau dio
ondo pasa ta adio

Bagoaz bagoaz...

Mikel ta Ainhoa