Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/12

Ramonen portatilletik:

Aupa bat denai! Gora gora iyoko zattuzten hoitako aupa bat. Josebak Ramon aipatu du. Ta hara non, Ramonen portatilla mediyo, gabeko hamabitan jarri, ta zuen mezu guziyai erantzun arteko onik ez nakanez, kariño osoz bialtzeizuedana (pasa in banaz, bertsotan esan):

DOÑUA: Apalategi & Co. Donnutegiyan Jon, Gurru ta Apalategi bezela laugarren agertzen tzaizuena ta Amaian permisukin zibertxokoko modako donnua bihurtuko dena. Ez bertsuk irakurri donnua ikasi gabe gero!!

Gaur euri jasak, esnatu nau ta
min eman dit esnatziak.
«Baña hi lasai», pentsatu dut ze...
«Hoi beti pasatzen tziak!»
Geo krixtoren retentziyua
oparittu A8-ak
ta pentsatu dut, joder denbora
gaurre azkarregi ziak!

Baña denboraz iritsi nahiz ta
jon naz gosayaren billa.
Ze pentsatu dut, “haseratikan
eun ona izan dadilla”.
“tortilla pintxo bat» eskatu dut
ta harrittu neskatilla,
ne baitan: «gauzak ettuk aldatu»
«perdon, pintxo de tortilla».

Ordu beteko lanaldiya ta,
jolasgarayak alaitu
Zibertxokoko ne momentua
goiz goizetikan dut zaittu.
Eta Gaza ta, Euri-jasa ta,
Ritxingandik berriz aittu,
-Doctor Deseo entzuten bazu
Depresiyuk Joko zaitu!

Ta Xabi-k ere poza eman dit
Bertsoa dauka zañean.
Polittak mobill ta zibertxokun
«Lagun-izen-izanean»
Eta Rositak, gure Rositak
kanta Jon Maiarenean
Ta badirudi, etzila ari
gezurren mendi gañean.

Eta Josebak, « acceder » eta
« nueva entrada » ta « voila »
zibertxokoan bertsorikan ez
lehen zegoen iguala!
Banekiken nik bertute hori
geneena genduala
Banekiken nik, dexpixtiana
urtiana ez huala.

Jone, muxu bat, kaso in nazu
ta beatzikua utzi.
Nahiz labur labur, esan dittutzun
Ahatik, ez zen ez gutxi.
harro erantzi, bizitzaz jantzi,
bittartin denak nahi luzi
gaur ne gisara, horretan ere
kontraesanak nagusi.

Eta azkena, iada indarrez
nagola juxtu juxtuan
zoriontzera etorri zinai
kasko batekin eskuan
bizikletan ta, baita bertsotan
beti zuen arrastuan
“especialized” izan nahi nuke
zuentzat urte askuan.


Haitzol