Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/08

lehen kale

Hau partehartze, hau bertso pila
gure hasieran bezela
parrandarako jendea gogoz
ta mugi egin da bela
baina "garesti" dago oraingoan
bazkaritako txartela
jakina dugu horretarako
bertso bat bota behar dela
azken boladan denen bertsotan
bazela edo ez zela
lehen bazkaria ofiziala da
ta igo da bertso nibela
Karrika aldean entsaladatxo
bildotsa eta pastela
nik pena dut bai, ezin bainaiz joan
denoi on dagizuela

Uxue