Fijo, mobilla dela.
Larunbata larunbat, hona hemen lagun bat... nola ez, parrandan zebillena.
DOÑUA: Eskubiko donnutegiyai itten ai zazten boikota jarraittuz, Egañai aittu izan yogun luze tipiko bat, izena ez dakit.
Lehengo batean umore onez
Xilber irten zen festara
Neska eder bat bixtatu eta
gonbidatu zun dantzara.
Arrimaturik ari zirela
zerbatte gogorra, hara!
Neskak hartuaz patxara
esan zion begitara (Bis)
“Aizu mobilla somatzen zaizu
ta_hasi da egiten traba”
Xilberrek lasai erantzun zion:
“Ez, barkatu fijoa da”.(Bis)
Hernaniko Tabernetako bertsolari txapelketan Exte-k kantatua, ta bart gaueko bertso eskolakoen sagardotegiyan paperezko serbilleta batian zibertxokorako espreski grabatua. Bi silabako eozein protagonista onartzen du.
Izan untxi.
Haitzol
<< Home