Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/12

zorionak tzolus!

Doinua: Xilbeirak ezagun egin zuen Bebé-rena.
Goizean, A8an, hileran, euritan egindakoa, beraz, barkatu baina triste xamarra.
Haitzol gaurkoan omen zaik
urte bete geyo pasa,
zorionak hiri eta
eguna primeran pasa;
Baina jarri adi orain
hartuzak ondo arnasa,
nahiz jakin ez dela berdin
Euskal Herria ta Gaza,
hartu dezagun bizitza
balitz bezala jolasa
urteak tantak baitira
gizartea euri-jasa (bis)
ritxi