Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/12

Haitzol! Zoixonak bai hoixo!

Orain, zibertxokoa bertsolaritzaren erreferente nagusi bilakatzen ari
delarik (oraindik ez baina ia-ia), jakingarri da... Ja, ja, ja! Hau
katxondeua daukauna inguru hontan! Bueno ba, esaten ai nitzana: gehienok
ez bakizute ere, zibertxokoa gure Erramun omentzeko bertsoetatik sortu zen
ta beraz, toki berezia daukate zorion-bertsuek. Haitzool, urte askuan
txapela kaskuan!! Imajinatze al dezute Haitzol bere "specialized" berrian
gainen txapela belza jantzita? Hintxante, alegiya, enchanté! Bo ya bale
no? Hemen ba hitzako bertxua, azkenaldian doinu izar bihurtu dan
"Amaiarenean".

Ikusten dut bai bazkari hori
bide onetik doala
Monotematik ihes egiten
nator ni beti bezala:
jakin ezazute denok
Haitzolen urtek dirala.
Eta zuk Haitzol jaso ezazu
ne bertso hau, voie la!
Jarraitu ezazu hola
egiten guri itzala
kafekin edo kaferik gabe
ze nolako bala,
kalimotxo pixkatekin
ze parrandero petrala,
nahiz neska denek bidaltzen duten
a jugar a pala.
Izan zaitezke "Exkaxman"
izan zaitezke argala.
Izan zaitezke...baina etzera
batere makala!
Hogeita hamabi urte!
Ala! Ala! Ala! Ala!
Hori da asko? Hori da jaio
eta berehala (bis)

Bueno, ta honenbestez, jun dan larunbateko ikastaroan ikasitakoa praktikan
jartzeko garaia heldu da... Acceder, nueva entrada...
...
...
... Berandu baino azkenian lortu det!

Joseba