Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/14

Ke brasa! Itsasondoko errepublikatik zibertxokoko "satorra". Askotan zin egin det bertson bat idatziko nola baina beti aitzekin bat. Ba bai, beste remedioik eztau ta bertsoa bota ezean bazkarik ez taunez ba hor dijo txapuza bat.
Doñue: bakoitzek nahi dona baño nei "Ihesa zilegi balitz"-ek inspirau nau (inspirau o...)

Berorri, ziber nagusiari
zuzentzen ari natzaio,
bazkaltzera berorrekin noa
ongi iruitzen bazaio

Zenbaitetan saiatu naiz baina
ez naiz bertsotako jaio
bazkarirako baldintza da ta
hasiko naiz, ze arraio!

Errima ta neurrietan trakets
parrandan ordea iaio
baina zuen parera heltzeko
nahikoa pare bat saio

Bazkaltzeko tortura hau baino
hurrengon pintxoa nahio
sasi bertsozale honen partez
gutioi aio pelaio.

Bale, bale, nahi dittuzuen kritika guztik onartzen dittut.
Dorron