Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/13

Elizondotik aunitz urtez!!!

Kaixo denori!!! Itxaron momentutxo bat! Lehenik...

Haitzolen urtik omen direla
zibertxokon ageri da,
gaurkoan bada ezin gelditu
besteen bertsoei begira.
Hainbeste bertso jaso ta gero
bertso bat zutzat sikira,
kandela itzali, eska itzazu
nahi adina desira,
gaurko zorion eta muxuak
Haitzol zuretzako dira.

Hauxen bai bapatian botatakoa, lotsa´re ematen dit ba Ramonen segida irakurri ta geo, baina tira, okasioak merezi zuen da... Gaur bertsolari talentu exkaxa atera det baña nire Zibertsokozaletasuna sendo dabil gero. Haitzol, Rosit, Jone, Joseba, Uxue, Julen, Ramon...(norbait ahazten al det????) gure bertsolari fin hauen atzetik zibertxokozale ugari gaude hemen. Astero astero zuen bertsoekin gozau egiten dugun zibertxokozaleak, gure txaloak sentituko dituzue hala??? Segi ba hortan...
Bazkarirako ezin ba apuntau oraingoan ta zoaztenak ondo pasa. Agian hurrengo zitan? Nafarroko bertsolari txapelketaren finala Elizondoko Lurren ospatuko da aurten ere... Gonbidapena luzatua dago... !
Bitaretan ondo segi ta muxu ugari.

Ane