Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/14

AUPA DENORI!!!! ESTREINALDIA!

Ni ez naizela ba gutxiago izango...

Zibertxokoan sartu naiz eta
"bua chaval" bertso mordua!
orain batek ta gero besteak
abalantxa modukua!
Haitzol zure urteak direla
horretan al do gakua
nonbait ba dauka , dudarik gabe
mutil honek enkantua,
esan zaidazu , zuk belarrira
zein da zure sekretua?

ZORIONAK bihotzetik eta
kunplitu askoz gehiago
bizitza unetxo bat dala ta
hortan Xabi zukin nago
txuri eta beltz , negar ta irri
beti eskutik akabo!
baina kolorez jantzi gaitezen
ez al da dotoreago?
horretarako "carpe diem" a
bezelakorik ez dago!

Fijo, mobila, mobil, fijoa
en fin Xilver dena dela ...
entzuna daukat , kozinerua
aparteakoa zarela!
pena dadukat bazkaritxora
joan ezina detela
jakin zazue kantu ta kontu
beteaz bapo sabela
ni re zuekin arras gustora
egongo nintzatekela!

Beste batean fijo!! (edo mobila?.... barkatu ez, ez, Fijo!) , ai, ai a zer nahasmena...

Bueno , ba hoixe, besarkada haundi bat denei eta ongi , ongi pasa!!!

Itsaso