LARUNBATEKO BAZKARIA.
DEIALDI OFIZIALA:
DOÑUA: Koplak, nagusian.
LARUNBATEKO ZITA GANORAZ
ADOSTU BEHAR DUGU TA:
ORDU BATEAN TA AMAZKARREN
DUGU LENENGO BERMUTA.
LO FALTAK EDO AMETS GOZOAK
BALDIN BAZAITU ATZERA
ORDUBATA T'ERDIAK ALDERA
"MAKUTSO"N IZANGO GERA.
ORDUBITAN LARRI, GALDETUTA
"ZIBERTXOKOKUK" NON DIREN,
ERANTZUNGO DIZUTE SEGURU:
B'AL DAKIZU NON DEN "MIREN"?
TA ONDOREN "KARRIKA AUZOAN"
SOZIEDADEA: "ARTASO".
HURA BILLATZEN SAIATU ETA
AURKITTUKO ZU AKASO!!
Ptz: Inbidiya nork nori? Egañak ez dakala inbidiyik? Iñork dudatu al du ba?
Ptz: Ibon, bayeu tartian Joseff pillotari deitzen den bat. Hogeitabat gaudek bazkaltzeko ta ilusiyua itten tziok 22ra heltziak. Kopla batekin serbilleta, bikin platera ta kubiertuk, ta gosia baduk... hik ikuskouk. Ongi etorri zibertxokoa.
Haitzol
<< Home