Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/26

IBON ZALDUAN DEBUTA

Kaixo lagunok: hau da nere “debuta” zibertxokoan. Ormaizteiko bi dama gazte xarmanti, Aloña ta Jaionei, zor diet horren ohorea (“zaldun” baten ohorea?? Ikus 2007/02/20kua ). Beraz eta, jun dan larunbateko bazkalonduan jasotako “ongietorri”-bertsuak entzun da geo, erantzutera “behartuta” sentitu det nere burua. Hona, ordun, Donostiyako gazte batek jarritako bertsuak, gure herriyan ere antzeko zeoze iten dakigula erakusteko asmoz.

Doinua: “Dama gazte xarmant bat”

Zibertxokolariok
agurtzen zaituztet
lenbiziko bertsuak
bota nahi nituzke
iruditu ez arren
kosta zait dexente
ia aurrerantzean
geyago datozten
tralai, laralai, laralai,
geyago datozten

Larunbatian gendun
elkar ezagutu
bertso bat edo beste
zidaten paratu
hala’re egon lasai
ez naiz hasarratu
nahiz ta berria izan
ondo nun pasatu
tralai, laralai, laralai,
ondo nun pasatu


Bi dama gazte xarmant
nere aldamenian
tokia in zidaten
guztien artian
beraiei esker ni naiz
agertu web-ian
ezin gelditu hori
eskertu gabian!
tralai, laralai, laralai,
eskertu gabian!


Tira ba, kostata baño hortxe jun dia lenbizikuak. Ia azkenak ez ote dian. Haitzol eta Aitor: espero det nere Peugeot 206an ondo jun izana lengo larunbatian, nahiz ta “gauza” batzutako oso erosoa ez dala iruitu omen zitzaizuen (eztakiñantzako, Oiartzundik Donostirañoko bidian enun kotxeko irratia piztu beharrik izan, gure bi mutilen bertsuek jarri baitzuten musika).

Ibon