Badatorrela!!!
Doiñua: Bertso eguneko Harkaitz eta Etxahunenena.
"larilo,lali,lale,lo..."
Bazkari famatu honek
sortu du zalaparta
hortaz izango dugula
giro_ ona ta aparta
Haitzol gure mutikoa
antolatzaile ona
animatzaile izan
behar zinen gizona
Zibertxoko kasi osoa
bertan egongo gera
elkar ezagutzeko ere
izango deu aukera
Ordua jarria dago
baita ere tokia
zenbat diru_ eraman behar den
falta zaizu esatia
Baiña denak ez dute eman
zibertxokoan izena
bertsoa bota ezkero
egiña da dena
Ondarrutarrak nahiko
baiña non dago besti
zure bertsorikan ez dut
irakurri Esti!
Bueno jente! Ondo ondo pasau ta ikusikoa zapatun Oiartzungo
plazan!!!!!
Txikita
<< Home