Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/02/27

Zatar ondo ala?

Hementxe ba lengo larunbateko bertsuak zuen eskariz ta mahai-ordenean (ikusten da doinua sartu zaizuela... 3trukun lapurrarena):

Orain hastera noa ne zirkuitua
Esku artean hartuz gure fruitua
Irakurtzen bazute ze meritua

-Mikel & Ainhoa:
Antton eta Anttoni bi ta batera
Elkarrekin egina dute hasera
Noiz joan behar degu Ondarru aldera

-Rosita:
Rosita behin Phoskitoz genun gozatu
Geroztikan zakuan barrura sartu
Baietz gure bertsoak azpimarratu!

-Amaia:
Nola ez ba Amaia, zutzako tori!
Nahi baduzu beste bat dugu opari
segidilla kantatzen baiguzu guri

-Amagoia & Rosita:
Rosita ta Amagoia bi infiltratu
Gaur beharko dezute doble pagatu
O aurrerantzen xagua gehio klikatu

-Jone:
Behin batean hasi zen beatzirekin
Eta hor jarraitzen du berearekin
Ea zein atrebitzen den berarekin

-Julen:
Eta nolaz ahaztu beste naparra?
Nahiz txapelik ez izan, gure izarra
Oraindik gukin asko duk in beharra!

-Esti:
Esti inoiz bakarrik egon ezkero
Eta temperatura de bajo cero
Honekin ohira sartu ta ingoizu bero

-Aurkene:
Nahiz Aloñak esaten zun kontrakoa
Orri hauetan bertan dago gakoa
Aurkeneren debuta etzan potoa

-Dorron:
Aitor hasieratik beti ihesi
Lau kopla xixtrinekin gaitu erosi
Berak ez du nahi eta ez du merezi!

-Xabi:
Pozten naiz ikustea hemen gaurkoan
Bota gabea zendun zerbait kolkoan
Errebelazioa zibertxokoan

-Mikel:
Orain zuzenduko naiz ttikiangana
Bertso bideetako txoferrangana
Honek alaituko du zure Tourana.

-Rikardo:
Ritxi da lehendakari, berai ohore
Kaletik ibiltzen da beti dotore
Hau besapen hartuta askozaz hobe

-Jaione:
Garai baten Jaione ze neska fiña
Gero gure sektatik alde egina
Bat emateko eingo det ahalegina

-Aloña:
Aloñaren mezuek a ze grazia!
Ormaiztegitik iten du garrasia
Oain eskasia
Ea honekin kentzen duzun krisia.

-Xilber:
Zibertxokoko gatza ta perrejila
Bapaten hasten bada hoi bertso pila
Eskerrak tekleatzen mantso dakila

-Arnaitz:
Arnaitz teknologian degu liderra
Ekarpena egin zun honek ederra
Nola ahaztuko degu zibermasterra

Ta etorri ez zinetenok oraindik badaukazue zibertxokoaren liburua eskuratzeko aukera, baino hortarako penitentzia hau da: “Iparragirre” bat, bi“Mainontzi” ta “Joana Bixenta Olabe” bat errezatu. Ta bukatzeko lau kopla txiki. Hoik danak egin, eta halere oaindik Xilberrekin konfesatu beharko dezue aurrez aurre, afektatuta utzi zenuten eta, ia realak beste, kontuak atera...

-Apalategi:
Hau re azken boladan dabil lehorra
Ia Iñakin izena genuen borra
Noiz kitatu behar dek daukaken zorra

-Amaia Agirre:
Nola bazkaritara etzan arrima
Ezin da lasai egon zure arima
Han igoko zitzaizun adrenalina

-Itsaso:
Berak esan zun etzela etorriko
Penitentziarekin etzaitez ito
Zuretzat segidilla batekin nahiko

-Ane:
Nahiz etzan joan berak esan bezala
Zibertxokoak dio egin dezala
Elizondoko agur ofiziala

-Unai M.
Unai beatziko bat egiten hasi
Duda badaukat baina porsiakasi
Igual egon zan baina enun ikusi

-Uxue:
Xilberrek zutzat gorde hogei zigala
Baina jan aurretikan... Zion bezala:
Zazpi zortziko txiki egin ditzala


Oooooonndo segi ta bitartian zaindu txekorrak!!!

Joseff