Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/03/11

Julenen kiniela

Nire Kiniela

Doinua: Konpostelako erromesarena

Ba horra nere kiniela:
Desenpatea lagun
Seirehun ta hogeirekin
Ni neroni txapeldun

Eta bigarren Silbeira
Ezin hartuz tamaina
Negarrez, silbeira denik
Eztu emanen baina

Hartu nion kariñoa,
Hartu nion gustua,
Baina...Barberenarentzat
Hirugarren lekua

Laugarren Olaetxea
Ta gustora gainera
Norbaitek egin behar du
Ihazko postu bera

Behar denean ozen ta
Behar denean xuabe
Epaimahia liluratu
Ta bosgarren Etxabe

Berdintasunan legea
aipatzen da jo ta ke,
beraz seigarren Erika
Etxabekin enpate

Zazpigarrena "Luze"-ri
Diot eman beharra
Len finala izateko
Ezta hain postu txarra

Eta zortzigarren Bittor
Gogorra da, badakit
"Helduak" ibili behar du
"umetxoen" atzetik

etzaionari gustatu
nere hautu "umila"
errespetu osoz baina...,
IZORRATU DADILA!

Julen