Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/03/13

Denok Elizondora!!!

DOÑUA: Apalategi & Co.

Hogehitalauan larunbatakin
bagoazela, ta nora?
Nafarroako finala degu
Julen hantxe egongo da!
Kinieletan lehena omen,
giroa badoa gora!
Earki pasa nahi badezute
ZATOZTE ELIZONDORA!

Gure Josebak aurreko baten
agindu zidan bezala,
bota det hara Elizondotik
zuentzat agur ofiziala.
Ohitturarikan ez dunarentzat
ez da esfortzu makala.
Zibertxokoko bertso bilduma
irabazia dut, ala?

Dagoeneko bagea kuadrilatxoa ta ea ba falta zeatenak e animatzen zeaten. Rosit eta Amaia hortxe ditugu antolatzaile fin (neskak, zeoze behar izan ezkeo bakizue). Beno ba, 24rako egina deu zita. Bitartean bizitzaz gozau.

Ayooooooo...

Ane