Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/03/31

Koplen buelta bertsotan

Aspaldiko zorra nakan Haitzol ta Josebakin, iñoiz berandu ez dela ta... to bi bertxo!

DOÑUA: Zibertxokokua.

Aspalditikan nago zorretan
Joseba ta Haitzolekin
Zibertxokoko bazkari hartan
izan zuten detallikin
gui kopla bana bota ziguten
krixtoren intentziyukin
bene benetan eskerrikasko
besarkada on batekin. (bis)

Liburu bat e izan genuen
bertxo ta koplaz josita
Kantatzen denak hasi giñela
liburuak irekita
orduan hasi zigun Mikeltxo
kantatzen a lo Lolita
emoziyuaz jota zegola
zuen ondun ikusita. (bis)

Ttiki.