Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2007/03/21

zapaturako zitxi

aupa ekipo!
hamen du popurri txiki bat: zapaturako ordu eta kinieli.

doñu: bos propia akazuenok Nekanena. Eztakazuenok, puntu jarteko ibiltxen dana (andaluzana ez).

Finala heldu zaigu
berehala ti-ta
asteburu honetan
Baztanei bisita
bost t´erdietan dago
ordua jarrita
baina kafea hartzeko
lau t´erditan zita.

Batzuen kiniela ta,
besteen txapela
Julen hor agertu da
garaile bezela
Haitzolek bistan dauka
segurola dela
Erika txapelduna
da nire kiniela

Bigarren puntu erdira
hortxe hortxe Julen
Silveirak esango du
"Nola ni hirugarren?"
beste lau postuk argi
ez ditudan arren
Julenekin bat nator
Bittorio azken

Haitzolek banan-banan
apostua_egina du
denontzat ordagoa
ta bera hor salbu
barra-bertso gehien zuk
dudaik ez daukagu
baietz jende artean
lelen zu zeu galdu!

bueno, ba hoixe, zapatun 4.30ak 4.45etan Lurreko onduko tabernan (kortaxari ero). Nahi bazue gauzak ariñaua laga hostalin ez ta pasan urteku.Aurten "saskaitz"-ea tokaten da. Amaiak taki numeru. Elixin ondoko kaletik sartu eta eskumata.
ala, hantxe ikusikoa!!!! Haitzol, hori kinielioi fallateko probabilidade gitxi raz, eh? Igual ni bañe, afaldu te lota jungo na!!!!
Gabon

Rosita