Erdi(z) bizirik
Doinua: Ai gure antzinako...
Elizondon lengoan
denak nor baino nor
aitu ziren gogor.
Bertsoegarri behintzat ez
zen gerauko inor?
Suelto ibili ziren
betizu ta behor.
Julen ere ze suelto
bixi bezain moxkor,
ez da oroitzen kafe bat
neri didala zor (bis).
Ez ez inor ez al zen
gerauko egarri
kantu ta zintzarri
Nahiko bulla ein genun
eztarriz eztarri
Ondarrutarren kantek
denak erakarri
Zibertxoko diztira
ongi zen igarri
Iturriagak asmau zun
ze mahaietan jarri!
Eta gero kalera
taberna eta bar
hogei bat zanpantzar
baten bat ibili zen
desbiatu samar
Unai zuk ez al zenun
etxera jun behar?
Ikuiluko bidea
ahazturik erabat
ibili ote hintzen
adarrikan adar?
Nahiz ta orain pentsatu
nuela hobea
Lurreko potea...
Batzuna bai sasoia
eta umorea!
Batzuk Lurrera ta nik
etxera bidea
hartu nuen desio
gutxikin ordea.
Halere ez nun asko
gozatu ohea.
Zortzi terdi aldera
jaiki hala hola
ta Rositak, hola!
Amaia ta Andoniñez
gosaltzen zegola
Saioa ez genuen
ikusi inola
Ta Beran jan genitun
hiru gazta bola
Bukatzeko Irunen
txakurren kontrola
Argi dao ez daola Sulawesira joan beharrik!!! Inkreible 24 ordu eskasek, bueno ez, 23, zenbat ematen duten. Gora Baztan! Ta Baztango bazterrak! Ta ez pikatu bortzirikoak... Ta Rosita, apuntatu ya nere izena hurrengo urteko finaleako ta afariako ta geokotako... Bueno, lasai, gehiegi berotu gabe! Ala pues!! Zaindu maite duzuen hori!! Ta gorroto duzuen hori ere bai..
Joseba
<< Home