Neu...denetako prest!!
Kopla Ondarrutarran ezin bertsoik moldatu (burua earki astindu arren) ta hemen “Ia guriak egin du” doinuan nere bertsuak:
Maiatzak hamarrian da
bertso, bazkari, parranda:
Ondarrutarren txanda
han biltzen dute banda
Nafar, Gipuzko ta Bizkai
danok elkarrekin alai.
Nafarroko txapelduna,
gai jartzen talde txukuna,
Oiartzunek e duna
ekipo ahalduna,
listoia goian dago ta,
nahikua nik txalok jota.
Bazkari aurretik zibertxokoan beroketa lanak egiten hasi beharko gea ba...bapaterako ez ta idatziz behintzat... Pena gean guztiak ez egotea, baina tira, sortuko da laister beste zeozer....
Urruti xamar dabilen bikote hori re present izaten deu zibertxokoan ba, Dorron ere animatu zitzaigun bertsotan (datorren urterako billetea nahi zuen hark, bai to!!!) Ea zuen berri jasotzen jarraitzen degun!!!!.
Beno ba, ayo denoi, ondo bizi ta laister arte!
Ane
<< Home