Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/08/31

Olaia bere burua aurkezten

1)
Gabon da “iepa” denori,
ni naiz Olaia Arana,
Ormaiztegiko neskatxa,
berritsu eta alaia,
lanbidez administrari,
ofizioz tabernari,
bixi bixi sarri nabil,
xaxaatuz edonori.


Musika dut bidai lagun,
ta ibiltzen naiz kantari,
txistu ta doinu giroa,
zabalduz inguruari,
mendira ere juten naiz,
aspaldi honetan sarri,
inguruaz gozatu ta,
aire sanoa_hartuz opari.



2)
Aurtengo Santiagotan,
Asturiasen izan ginan,
Donosti ta Orereta,
Oiartzun da Ormaiztiar,
aktibitate ugari,
bertan egin genituen,
Kares-eko ibilbidea,
zaldi irtera aberasgarri.

Baina onena izan zan,
kanoatan apustua,
Aitor eta ni batera,
hori da hori pareja,
eman da eman da ezin,
harri artetik atera,
baina umore onakin,
egin genuen aurrera.

3)
Aurten Jaione egin dut,
nik benetako laguna,
nahiz eta aspaldi izan,
gure herritik ezaguna,
lehenikAsturias eta
Andorra, Lleida ondoren,
Aiguestortes-ko parkean,
mendi irteerak eginez.


Laku liluragarriak,
konpania ezin hobean,
zer gehio eskatu dezake,
gaur nire izateak,
umore ona ta algara,
beti gukin dittu izan,
datorren urtean bakizu,
gu hiruon ametsa zein dan.



4)
Nola Aloña, ez naiz ba,
zurekin akordatuko,
zugatik iritsi bait naiz,
kide atari hontako,
aspalditikan lagunak,
gure gorabeherak medio,
baina biok egin dugu,
aurrera ze erremedio.

Eta biziki pozten naiz,
behingoz esateizut serio,
zure ondoan bait nabil,
zoriontsu ta erdi ero,
bakarrik eskatzen dizut,
horrelaxe jarraitzeko,
zure lagun handi Olaiak,
bertsoak _kantauz eskertzeko.