Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/09/23

Blogean jartzearen alde

Zibertxoko... zibertxoko.... Abandonatua naukazu. Eztakit zenbat mezu dauden hor barrena jaso ez dittudanak. Atta batek be semiai jarritako batzuk behintzat etzaizkit alletu ta proposamen bat_e ba omen dabil, iritsi etzaidana. Ta horren harira nator.

Aipatu nun opor ondoren hontan, nola hau, hura ta bestia mezuik jaso gabe zebiltzan ta nola norberak bere zerrendak eguneratzia komeni zen.

Oain proposamen berri bat ate da. Ulertu dudanez, xinpleki esanda, bertsuak e-mail "konkretu batea" biali ta mundu mundialeko sare mundialian ikusteko aukeraz ai gea.
Nik bentaja ugari ikusten dizkat. Ta kontrako gutxi.

Abantalla da, iñork ez dulako kide berriyen e-maillak ta hauen aldaketak eguneratziaz arduratu ber, nahi ez dunak ez du bere kartontzia zentzuik gabeko bertsoz lepo harrapatuko, ta bertsoen jarraipena ittia (erantzunen erantzunak zein dian jakittia) dexentez errexagua ta argiyagua litzake. Publikatzia ta Aloñanak bezelako bertso txarrei filtrua jartziaz güe "Zensureitor" web-Masterra arduratuko litzake. Ta gue bertso-perlak ez liake gaña galduko. Aurreko aldiyan baño irekixeagua re badela deritzot. Eozeiñi aipatu ta kuriosidadez hurbiltzeko errexagua.

Kontrakua berriz, ba eztakit, agiyan iñor lotsa pittin batekin aurkittu litteke bertxuk eoziñek ikus litzakelako? Mmmmh? Bai ote?!

Ni ados. Ah! Itxoin, Iñakik aipatu omen tzun , ta mezu hoi_re eztut jaso beraz jakin bai proposamenana ta bai eritzi honena interpretaziyuan interpretaziyua diala, Bertso-Foro.com erabilli zittekela emaitza bera lortzeko ta gaña hari bultzada emanez.
Mmmmmm... Ez naz iñoiz sartu, eztakit oso ondo zer ta nork sortua den. Biño printzipiyoz, momentuz behintzat, enkanto geyo harrapatzen yot gure ibilbidia jarraitziai. Esan beharrik ez to, asuntua irekiya mantenduko nukela. Aleiya, denen eskura leoken zerbatt izatia nahi nukela txoko hau, baña gure txokua ez nuke beste batian txertatuko.


Momentuz hoi,

Ta barkatu parrafada, ya eztakat internetik itxian ta eztut leku ta momentu egokiyik harrapatzen. Laburpena gaña, bi bertsotan:

Gauzak prosan nahikoa
azaldu al ditut?
laixter euki lezake
txoko honek "new look"
baña geyegi aldatu
ta agian kaput
ziber-bertso-txokoa
egin genuen guk
eta GURE txokoa
izatea nahi dut.


Beraz propasamenai,
BAI esaten yot nik
aldatzea okerra
leikela jakiñik
ne ustez sayatzea
merezi du benik,
"hobetu ta zabaldu"
baña esan, lehenik:
"GURE"k ez du esan nahi
denona ez denik.

Arreba etorri da Bartzelonatik (Erregalukin!!!!!) Ayo.!!

Haitzol