Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/09/06

Aitor ta Aitor

Kaixo denoi, aitor naiz. Uda baino lehen idatzi nuen foro honetan lehen aldiz, Haitzolek aukera eskaini zidan eta. Batzun-batzu bistaz nor zareten badakit, baño ez zaituztet ezagutzen. Dena den, hori ez da traba izango tarteka-marteka bertso batzu idazten saiatzeko. Joango gara pixkanaka.

Kontua da, idatzi nuen aurreneko aldian helbideei bistadizo bat bota niela, ea batenbat ezaguna egiten zitzaidan edo, eta batekin sorpresa hartu nuela: guztien artean hortxe zegoen jabearen izena argi ta garbi azaltzen zuen bat: **zensura**

Lehengo batean Haitzolekin hitzegin eta nik ezagutzen dudan aitor dela (zarela) frogatu ahal izan nuen. Nere helbide elektronikoak ere ez du izkutaketean ibiltzeko asko balio, segituan igarriko dit nor naizen, baña hala ere bertso pare bat idaztea erabaki det eraman nuen sorpresagatik edo.

Tira ba, ondo segi denak eta hurrengo mezurarte.

Doinua: Sarasuatarren diskotik "kasik 14 urte..."

kasik hamalau urte
badira jadanik...
bi gazte ameslari
ikusten ditut nik
bata bestearen mahai
ondoan jarririk
ez daukate ikasle
formal itxurarik
bata bestearen mahai
ondoan jarririk
ez da gobernatuko
ditun maisurik!

biak aitor gara, bai,
baina zu Irazu
ni Irundar oraindik
erdi Iruindar zu
hantza danez bertsotan
zabiltza jo ta su...
nor ote naizen susmo
hartu al didazu?
hantza danez bertsotan
zabiltza jo ta su...
Hori egia bada,
erantzun idazu!


aitor.