Zibertxokoa

Konta zank bertsotan

2006/09/01

Julenen agurra etorriberriei

Iep!!!!

Uda bukatu eta
Horren arabera
Zibertsokoa berriz
Dator berera
Bi lagun berri batu
Zaizkigu gainera
Arnaitz eta Olaia
Bi gehigo bagera
Eta ni ostera
Xilberren antzera
Kaña ematera
Noa ETBra
Animatu baikara
Mihiluzera!

Ongi etorri zibertsokora gure lagun berriei!ezta egia hemen dena bertsotan kontatzen dela, hemen prosak ere badu bere lekutxoa ta! Ta beno,oporrak bukatu eta lanera bueltatu zaretenei animo! Nik 9 hilabeteko eszedentzia hartu dut ta orainik eztakit ze eginen duten baina eginen dut zerbait,...oraingoz mihiluzen apuntu gara ta gaur pasa dugu kastiña.Xilber ta konpañiak nahiko altu jarri zuten joan den urtean maila baina saiatuko gara gu ere zerbait egiten!

Ongi segi!!

Julen