Gure Tzolo harrituta Zibertxokoaren martxarekin
Selamat minum!!!-kafia altxata esateut. On dagizuela antzeko bat da
indonesioz, biño edariyai dagokiyona. Tragoxka-on edo.
Hau da hau! Iraila hasi biño lehen Zibertxokua funtzionamentun!! Superatua
nauka asuntuak, jende berriya, kuadrillakon bat ta dena tartin... Ene! Iya
ba, erantzunen bat o beste...
Doñua: Bukaeran errepikapena dakan 8ko ttikiya. Tralai, laralai, laralai...
Gue Julenek ulertuko du, Oiartzun-Lesaka euki genun lehengo ostiralin, ta
ERA errima agortu arteko (poto itten tzuna kalea) punttukako sayuan
exertzen lehena izan genun. Oiartzuarrak nagusi dudik gabe, hori bai, ongi
ikasi zittun exeita aittutakuak.
Oiartzunen zein ongi
Ikasi zun ERA
Eta errimatzeko
Orain ETBra
Uda luzatu nahi du
Betzi_hillabetera
Bertsolariyan pinta
Hartzen ari zera.
Tra lai laralai laralai
Hartzen ari zera.
Joño joño, ta ni jakin gabe, piloto izan nahi yula?? Hemen enteatu
beharra_re!!
Imaginatu Ruper Ordorika, o holako abeslariyen bat ondorengo letrak abesten:
bertso berriyak arreglatutzen
badakat nahiko komeri
Zeñenak diala esango zenukete? Inkonfudible.
Orain zibertxokoan
In yeu lagun topo
-Zemouz, ondo al habill
Perito-piloto
Hauxe esan nahi nian
Insulto_o piropo
Klasifikatze hautela
Leten estiloko.
Tralai, laralai, laralai
Leten estiloko.
Aloña, Aloña... oain_e probokatzen. Ta geo parentesiyak... aurtengo
hontan... prometes.
Hordartzan imagina
Ezin dugu ahaz
Edertasuna ez da
Ahazten ez erraz
Eta rebozatuta
gutxiyo askozaz
Haize fuertearena
Sobra zegon beraz
Tralai laralai laralai
Sobra zegon beraz.
Olaiari: Behin aittu niyon zertaz ai zen zekin batei, hamarreko nagusiya
dominatu arte hobe dela Habanera ta holakotan ez tematzia. Biño usteut
eritziz aldatuko dula hok irakurtzin. Aupa Olaia.
Kaixo, enauzu ezautzen
Epa, ni naz Haitzol
Hitzegin didate bai
Aspaldian zutaz
Baña ez apuratu
Zeren baliteke
Igande hontan bertan
Elkar ezautzea.
Larai laralai laralai
Elkar ezautzea.
aupa denai, bateze bi pardill@ berriyei.
Haitzol
<< Home